HASIERA

Ingurumena

  • Zubiaur, el centro de Orozko, junto al rio Altube
  • CRUZ GORBEIA
  • URDAIBAI
  • BILBO 1
  • OMA BASOA
  • ARANGUREN DORREA
  • SALINAS AÑANA
  • BARRA PINTXOS BILBAO
  • baserria orozko
  • regato en orozko
  • catedral gasteiz
  • RIOJA ALAVESA
  • DONOSTIA
  • Hayedo en Gorbeia

OROZKO

Paisaje de caserío en Orozko, cercano a Osabarena Hotela

Gorbeiara jotzeko ateetako bat da Orozko, Nerbioi ibaiaren bailaran kokatua. 1994an Parke Natural izendatu zuten, Euskadiko handiena. Gorbeia da (1481metro), dudarik gabe, inguruko leku erakargarrienetako bat, natura bere horretan mantendu duena, paisaia zoragarriz inguratutako euskaldunen mendi sakratua. Gainera, aurkikuntza arkeologiko aldetik oso aberatsa da.  Itxinan, Gorbeiaren bihotzean, Supelegor kobazuloa dago, euskal mitologiaren erregina den Mariren bizitokietako bat. Sorgin eta lamien etxea ere bazen, ekaitz egunetan leizearen sarreran elkartzen baitziren suaren bueltan. Atxulaurreko begiak gehitzen dio misterioa kobazuloari, mendigune karstikoaren sarrera nagusia baita.

Hiritarragoak direnentzako, Orozkok eskuragarriagoak diren beste erakargarritasun batzuk ditu, ondare historiko eta artistiko aberatsa baitauka. Nabarmentzekoak dira Olarteko San Bartolome (1385) edo Muruetako San Pedro elizak. Azken hau hotelaren aurrean kokatua dago, eta  XIV.mendeko San Pedroren taila gotiko bat du barruan. Edo, XVII.mendeko San Pedroren Ukapeneko horma-irudi barrokoa, arkitekturan Berpizkundeko harribitxitzat dutena. Dorretxeak ere badira, Arangurenekoa (1500 inguruan eraikia) edo Torrelandakoa kasu (XVI.mendean egina). Jauregirik ere ez da falta.  Batetik, Ugartekoa. Eta, bestetik Legorburukoa, Kareaga izenez ere ezaguna dena. Egun, Orozkoko museoa dago bertan.

Orozko, magiaz betetako herria da, baserriz jantzitako paisaia mantendu du, egungo jendartean oso presente dagoen bizimodua omendu asmoz.

.

BILBO ETA GUGGENHEIM MUSEOA

Guggenheim Bilbao Museoa

Gaur egun zaila da Bilbo Guggenheimik gabe imajinatzea, Bizkaiko hiriburua bereizten duen ontzia bihurtu baita. Museoa Frank Gehryren artelana da, 1997an inauguratua. Batzuen ustez, denborarekin  galdutako xarma itzuli dio hiriari. Orduko Bilbo grisak abangoardiako hiri bati eman dio lekukoa, mundu osoko turismo kulturalaren topaleku bihurtuz.

Museoa da egun ezagutzen dugun hiria eraldatu zuen lehen harria. Gehryren atzetik etorriko ziren Isozaki dorreak, Calatravaren Zubizuria, Cesa Pelliren Iberdrola dorrea (Euskadiko altuena) edo Philippe Starcken Alondegia (kulturgune bihurtutako antzinako ardo biltegia). Ezin genitzake ahaz Norman Fosterrek diseinatutako metrorako sarrerak ere. Horiek ez dira, ordea, Bilbok gordetzen dituen altxor arkitektoniko bakarrak; XX.mendean eraikitako Montero etxea ere hor baitago, Gaudiren jarraitzaileetako baten obra.

Baina diseinuak soilik ez duenez pertsona bizi, beharrezkoa da hiria alderik alde zeharkatu ostean indarrak berreskuratzea. Horretarako ezinbestekoa da Alde Zaharra bisitatzea. Bertan topatuko duzue Bilboko berezko xarma eta zalaparta, aparta. Zazpi Kaleak, era guztietako komertzioz jantziak, txikito bat hartzeko leku ezin hobea dira. Plaza Barria ere hor dago, Bilbon eraiki zen lehena. Zaila egingo zaizu bertatik ihes egitea, barrak pintxoz beteta baitaude plaza horretako Sorginzulo tabernan bezala, eseri eta gure gastronomia txikitasunean gozatzeko tentazioa izango duzu, denboraren orratzak etenez.

.

URDAIBAI, BIOSFERAREN ERRESERBA

El bosque de Oma, en Urdaibai. A 50km de Osabarena Hotela

Zoragarria bezain ederra da Urdaibai, UNESCOk 1984an Biosferaren Erreserba izendatua. Oka ibaiak, Mundakan itsasadar bihurtzen denak, hegaztientzako jolas-parke diren padurak sortu ditu.

Urdaibaik Euskadiko hondartzarik ederrenetako batzuk eskaintzen ditu, Ogoñoko haitzeko behatokitik ikusi litezkeenak. Mundakakoa da hondartza horietako bat, munduko surflarien muina, mundu mailan ezkerreko olatuagatik egin baita famatu.

Bakio eta Bermeo artean, arrantzaleen herriak, Gaztelugatxe dago, Euskadiko leku magikoenetako bat. Zubi baten bidez lurrari lotua, eskailerek luzatzen dute San Juan ermitarako bidea. Kondairaz betetako lekua da, sendatzeko gaitasuna ere egotzi izan zaiona. Tradizioak ermitako kanpaia hiru aldiz jotzea agintzen du, goraino iristeko dauden 200 eskailerak igo ostean. Alabaina, ahaleginak merezi du, besteak beste, gure lurrak eskaintzen dituen iluntze mistikoenetaz gozatzeko.

Urdaibaik, baina, horiek baino altxor gehiago ditu ezkutatuta. Horien artean dago Santimamiñeko kobazuloa, balioan kalkulaezina den margolanak dituena. Edo, Omako baso margotua, Agustin Ibarrola margolari eta eskultoreak 1984an sortua, natura eta artea bat bihurtuz. Barnealdean, aldiz, Gernika dago, euskal nortasunaren sehaska.

.

 

GASTEIZ

Catedral de Santa María en Vitoria, a 40km de Osabarena Hotela

Sute batek 1202an suntsitu ostean, erdi aroko burgu kutsu batekin eraikia izan zen. Aiztogile, Hedegile, Herreria eta antzerako kaleek Erdi Aroko bizimodua islatzen dute. Gaur egun, Alde Zaharreko bihotza da. Artisauen etxe sinple zirenak jauregi, dorretxe eta nobleen etxe bihurtu ditu denborak, hiriari multzo eta balore historikoa emanez.

Ingurumenarekiko konpromisoa erakusten duen Eraztun Berdeak inguratuta Europako Green Capital izendatu zuten 2012an. Izan ere, bizikletaz edo oinez zeharkatzeko diseinatua dagoen hiria da Gasteiz.

Derrigorrez bisitatutako beharreko beste leku bat Santa Maria katedral gotikoa da, Ken Follet bezalako idazleen inspirazio gunea. Berritze prozesua publikoari irekia dago, eta ezustekoak ere utzi ditu; hirirako sarrera zen atearen aurkikuntza kasu. Izan ere, katedrala hiria inguratzen zuen harresiaren parte zen. Lur azpian, berriz, katedralaren barnean zegoen beste eliza baten arrastoak topatu dituzte, eta ehortzitako jendearen marka ugari.

.

DONOSTIA

La playa de la Concha, a 100km de Osabarena Hotela

Ziurrenik Euskadiko hiru hirietatik ezagunena da Donostia. Kontxako badia, mundu mailan aski ezaguna den irudia da, Igeldo mendiak eta Santa Clara uharteak besarkatua. Jazz jaialdiak zein Donostiako Zinemaldi klasikoek ere lagundu dute zabalpen horretan.

Donostiak leku zirraragarri ugari ditu, esaterako, Haizearen Orrazia. Eduardo Chillidak egindako eskulana hiriko “must” bat da, ezaugarri gorena. Hortik oso gertu har liteke Igeldo mendira igotzeko funikularra. Zentzu denetan bitxia da gainera, 1912ko abuztuaren 25ean inauguratu zenetik makinaria eta egurrezko gurdi berdinak mantendu baititu, egunero zerbitzua eskainiz. Behin gora iritsita Igeldo mendiarekin egiten dugu topo, 1911an kasino gisa zabaldua eta urteen poderioz atrakzio parke bilakatua, gora-beheraz betetako  mendi suediarra duena, besteak beste. XVIII.mendean egurrez egindako dorreak, antzinako faroak, Donostiaren bistarik onenak eskaintzen ditu.

Munduko Pintxoen hiriburu gisa ezaguna den heinean, ezinbestekoa da Alde Zaharretik bueltaxka bat ematea. Taberna bakoitzeko barra altxor kaxa bat da, hiriko giroa sakonki dastatzeko aukera ematen duena. Alde Zaharretik Aquariumera iristea oso erraza da, hiriko leku bisitatuenetariko bat, barnean duen 360 gradutako tunel gardenak berezi bilakatzen duena. Bale baten eskeletoa ikusteko aukera ere emango dizu.

ARABAR ERRIOXA

Bodega Marques de Riscalt, en El Ciego (Rioja Alavesa) a 80km de Osabarena Hotela

 

Guardia Erdi Aroko ezaugarriek sorginduko zaituzten harresidun herri bat da, kale estu eta harresien arrasto zabalak dituena. Lurra upategiz betea dago, ardoak markatu baitu herriko historia. Ardoaren ekoizpen prozesua gertutik ezagutzeko aukera izango duzu, inguruetako upategiak bisita gidatuak eskaintzen baitituzte, horietako askok arkitektonikoki estilo abangoardista dute.

Eltziego da ardoaren erreinuko beste geltokietako bat, haren bizitza ardoak busti baitu. Jauregiz betetako kale margotuek eta harrizko etxeek berezko bihurtzen dute.

AÑANAKO GATZ HARANA (AÑANAKO GATZAGA)

Salinas de Añana, en Alava. A 80km de Osabarena Hotela.

Añanako Gatzaga izena, nahitaez gatzak markatutako historiari lotua dago. 822 urtekoak dira gatzagen inguruko lehen dokumentuak, arabiarrek ingurua okupatu eta gutxira idatziak. Herri gisa 1440an sortu zen, Arabako zaharrena da. Gatzaren produkzio eta salmentak penintsularen iparraldeko hiri esanguratsuenetako bat bilakatu zuen orduan.

Patroi tradizionalak jarraituz, gatz ekoizleek arkitektura bakar eta berezia egin zuten, egurrezko lau kilometro baino gehiagorekin sortutako paisaia; ur gazia iturburuetatik mailakatutako terrazetara eramateko eraikia; gatza pilatzeko harria, egurra eta buztinarekin egina.

.

Kontaktua

Barrio Murueta, 14 izda.

48410 Orozko (Vizcaya)

Tel. 94 694 11 46

Fax 94 633 97 74

info@osabarenahotela.com