HASIERA

OSABARENA HOTELA **

Sala de estar

Ezaugarri nagusiak

Hotelaren ezaugarriak

Ohe gehigarrietarako baldintzak:

Gela barruan ipin daitekeen ohe gehigarrien gehienezko kopurua: 1.

Ohe gehigarriak aldez aurretik eskatu behar dira eta hotelak aukerarik dagoen ala ez ziurtatuko du. "Suite" geletan, 2 seme-alabek sofá tarteka dezakete.

Ohe gehigarrien prezioa ez da automatikoki kalkulatzen egonaldiaren prezioan, hotelean zuzenean ordaindu beharko dira. Ohe gehigarriaren prezioa 20 € da gau bakoitzeko.

Tximiniadun egongela  eta gosari zein hamaiketakoetarako kafetegia dago. Kanpoaldean  umeentzako kolunpioak daude, plaza txiki batean.

Luxuzko garraio zerbitzua (ordaindu beharrekoa)

Osabarena Hotelak luxuzko garraio zerbitzua eskaintzen du (Mercedes Benz), erosotasun maximoa bermatzeko gidari pribatu batekin.
Garraio zerbitzua aireportutik etorrera edo itzulera egiteko eska liteke, baita ibilaldi pribatuak edo zehaztutako bestelako desplazamenduak egiteko ere.
Harrera-lekutik, pozik bideratuko dugu zure garraioa. Horretarako gurekin jarri harremanetan 0034 94 694 1146  telefonoaren edo info@osabarenahotela.com helbide elektronikoaren bidez, mesedez.

Harropa garbiketa (ordaindu beharrekoa)

Asteko egun guztietan eskaintzen da garbitegi zerbitzua.
Garbitegirako poltsak eta prezioak logeletako armairuaren barnean daude.

Bizikletak alokatzea (ordaindu beharrekoa)

Bizikletak alokatzeko zerbitzua eskaintzen du hotelak, egun osorako edo ordu batzuentzako ere. Haur txikiak bizikletan eramateko aulkiak badauzkagu, kaskoak ...

Pic-nic (ordaindu beharrekoa)

Egunez hondartzara edo mendira ibiladia egitea pentsatu baduzu, kontsulta iezaguzu. Gure piknik zerbitzua erabil dezakezu. Egunero eskeintzen den zerbitzua da, aurreko gauean erreserbatu behar bada ere.

Aisialdia

Osabarena menditik oinez edo bizikletaz ibiltzea maite dutenentzako txoko ezin hobea da. Inguruetan tontor txiki ugari ditu, ibilgailu beharrik gabe bisita litezkeenak. Gorbeia bera oso gertu dago.