OSABARENA xarma handiko hotel txikia da. Murueta auzoan dago, Orozkon, Euskal Herriko komunikazio gune nagusietako batetik 2 km-tara.
Berpizkundeko arkitekturaren harribitxi baten alboan kokatua (XV mendeko San Pedro eliza) eta apenas beste dozena bat etxe inguruan dituela, maitasunez zaharberritutako euskal baserri honek ostatu moderno bezain hurbila eskainiko dizu.
Gela handiak eta apainak, detaile zainduekin, freskoak eta oso atseginak.
Espazio komuna dauka suaren inguruan, etxe tradizionalen estilorik onenean baina XXI mendeko estetika eta erosotasunarekin.
Kanpoaldean atari zabaleko terraza dago, plaza txiki baten ondoan,aparkalekuekin, baita kulunkadun zelai bat ere.
Euskal Herria bisitatzeko paraje ezin hobea, mendian ibili, gure sukaldaritza ezagutu, edo lan kontuengatik bada, lan-egun gogor baten ostean atseden hartzeko.
Bizkaiko mendien magalean kokatuta, euskaldunen mendi magikoa den Gorbeiaren ateetan eta, halaber, Bilbotik 15 minutura autopistan.
OSABARENA izenak etxearen jabea omendu nahi du, izan ere, etxe hau XV. mendetik aurrera gure lurretan topa zitezkeen baserri familiar aktibo horietakoa izan zen, industria iraultzaren aurretik euskaldunen bizimoduaren esentzia osatu zutenetakoa.
Sarrerako atea, aspaldian egina, garai hartako lekuko bizia dugu. Ate honen bitartez omentzen dugu gure osaba, eta osaba bezala bertan bizi eta lan eginez etxea eta ingurua zaindu dituztenak ere.