Umeekin bidaiak
Osabarena Hotelean umeak eta familiak beti ongi etorriak dira. Familia-turismoarekiko gure konpromisoak gure bezeroak etxean bezala senti daitezen du xedea. Etxeko txikienen beharrak asetzen dituzten oporrak prestatzea zaila suerta daitekeela dakigunez, Osabarena Hotelak hainbat erraztasun eskaintzen ditu:
-seaskak
-ohe gehigarriak
-ume txikientzako oherako hesiak
-haurtxoen zaintzarako tresnak
-trona
-biberoia berotzekoa
-plastikozko ontziteria eta mahai-tresneria
-jostailuak
-…
Horretaz gain, zuon egonaldia ahaztezina izan dadin, ekintza ezberdinak egiteko aukera eskaintzen dugu. Bestalde, bakarrik edo bikote planean gozatu nahi izatekotan, galdetuiguzu gure umezaintza zerbitzuaz (gurekin elkarlanean aritzen den enpresa homologatu batek eskainitako zerbitzua).
Dena den, edozein behar edo eskakizun berezirik balego, aldez aurretik helaraztea eskatzen dugu zerbitzua eta kalitatea hobea izan daitezen
** Haurrentzako ohe gehigarrietarako baldintzak:
Adin guztietako haurrak egon daitezke. 2 urte baino gutxiagoko haurrak doako sehaska izango dute. Gainerako umeek eta helduek gaueko 20 euro ordainduko dituzte ohe osagarrietarako. Ohe osagarriak aldez aurretik eskatu behar dira, ez bait dago gela guztietan ipintzeko aukerarik. Ohe osagarrien prezioa ez da automatikoki erreserban agertzen eta zuzenean hotelean ordaindu beharrekoak dira.
Gelan egon daitezkeen gehienezko ohe osagarrien kopurua: 1. ( suite motako geletan 2 seme-alabek sofa-ohe bat parteka dezakete)