HASIERA

OSABARENA HOTELA **

Hotel Osabarena - ingurune konpromisoa

Ingurugiroarekiko konpromezua

Osabarena Hotela Gorbeiaren magaletan kokatuta dago. Gorbeia, 1994tik Parke Naturala. Kokapen pribilegiatu honek ingurugiroarekiko errespetuz jardutea eragiten digu.

Baserria lehengo harri eta jatorrizko egurrezko habeak erabiliz eraberritu zen. Birmoldaketa lan hauek bertako langileekin egin ziren. Bertan bizi, bertan lan eginez, bertako aberastasuna indartuz eta horren ondorioz, kotxeen erabileragatik sortzen den kutsadura murriztuz.

Energia-eraginkortasun egokiagoa lortzeko asmoz, baserriaren isolamendua hobetu egin zen. Modu berean, gune partekatuak berotzeko beheko sua eraiki zen eta berogailu sitemarako, ur beroa edukitzeko eta bezeroen logelak berotzeko pellet galdara ezarri zen. Beroa manten dadin, leihoak beira bikoitzekoak dira.

Argiztapenari dagokionez, kontsumo gutxiko led argiteria jarri zen, eta erabilera gutxiko guneetan, kontsumoa sakagailu eta detektagailuen bidez murriztu da.

Gure eguneroko jardunean, sukaldean, bertako produktuak erabiltzen ditugu; bertako KM0 osagaiak, bertako edo inguruko nekazari eta abeltzainen produktuak, alegia.

Erabili eta botatzeko elementuetan, hotelean erabilitako papera adib, berziklatutako papera edo Eco Natura papera da. Ingurugiroa babestearen alde lan egiten dugu.

Guk egiten dugun moduan, gure bezeroak ere ingurugiroaren alde egin dezaten gustatuko litzaiguke. Elkarlanean aritu gaitezen eta ura zein argindarreran erabilera egokia egitera gonbidatu nahi ditugu. Denon ardura baita ingurua zaintzea. Bide batez, atseden orduetan errespetuzko jarrera izan dezaten eskatzen dugu, horrela poluzio akustikoa ekidingo genuke.

Modu berean, turismo jasangarri baten alde egin dezaten animatzen ditugu. Horretarako txirrindulaz edo oinez egin ditzaketen hainbat ibilibide daude. Bizikletak alokatzeko zerbitzua ere badugu, eta hauek erabiliz, kutsadura murrizten dugu. Hau, gure ingurua eta ondarea zaintzeko ekarpena ere bada, turismo arduratsua eta besteekiko errespetuz garatutakoa.

ZAINDU DEZAGUN GURE INGURUA!