HASIERA

Landa Etxea Aititerena

  • Casa Rural Aititerena
  • Casa Rural Aititerena
  • Casa Rural Aititerena
  • Casa Rural Aititerena
  • Casa Rural Aititerena
  • Casa Rural Aititerena
  • Casa Rural Aititerena
  • Casa Rural Aititerena

Aititerena Landetxea

Euskal baserria, tradizionala izan arren erabat berritua dagoena eta altzari tradizionalak mantenduta, egungo behar eta erostasunak dituena.

Bilbo eta Gasteiz artean kokatuta dago, erdibidean. Eta Gorbeiako Natura Parkera joateko sarreretariko batetik 150 metrora. Etxearen kokapenak Euskal Herriko edozein txokora joatea ahalbidetzen du, baita ingurumenean murgilduta atseden hartzeko aukera eskaini ere. 

Baserriak 4  logela ditu. Horietako hiruk birentzako ohea daukate, laugarrenak, aldiz, 1,20m.ko bi ohe dauzka. Horretaz gain, 90zm.ko bi ohe osagarri edo gehigarri jartzeko aukera dago. Gela guztiek komuna edo bainu gela daukate, hiruk dutxa eta laugarrenak bainuontzia.  

Etxeak zeharo hornitutako sukalde bi ditu, baita beheko sua duten bi egongela ere. Egongela horietako batek sofa-ohea dauka.

Kanpoaldean aparkalekurako gunea egoteaz gain, lorategi txiki bat dago barbakoaren ondoan.

Mantzarraga auzoan kokatuta dago, herrigunetik 7 kilometrora. Herrian dendak, tabernak eta jatetxeak daude. Turismo bulegoa ere, erdigunean aurkitzen da.

 

  

GPS koordenatuak:

Manzarraga Auzoa, 6
48410 Orozko, Bizkaia
43.069381, -2.907862

 

Lizentzia turistikoa: E.BI.184 

 

Oharra: bertara doazenek, heltzen direnean,  150€ko gordailua ordaindu beharko dute sor ditzaketen kalteak ordaindu ahal izateko. Diru kopuru hau, bere osotasunean,  irteera azterketa egin ostean itzuliko da, beti ere, miaketa horretan kalterik ikusten ez bada.